Zein dira bidalketa gastuak?
Bidalketa gastuak erosketa prozesuan erakutsiko dira, entrega helbidearen datuak bete ondoren, eta eskaera baliozkotzean berretsiko dira. Bidalketa gastuak denda bakoitzeko dira..
Zenbat denbora beharko dut nire eskaera jasotzeko?
Gehienez ere 72 lanordu banakako erosketa edo eskaeren kasuan, eta 96 lanordu zenbait produktu edo zerbitzu batera erosi edo eskatzen den kasuetan, prezioaren abonua PLATAFORMAren kontuan jaso dela berresten den unetik aurrera.
Eskaerak bidaltzen ahal dizkiet beste pertsona batzuei?
Jakina. Eskaera inprimakia betetzean, jarri zure datuak "Fakturazio-datuak" atalean (faktura zuri iritsiko zaizu) eta eskaera jaso behar duen pertsonaren datuak "bidalketa-datuak" atalean. Eskaera bidaltzean, jakinarazpen mezu elektronikoa bidaliko dugu fakturazio datuen helbide elektronikora.
Nire eskaera opari bat da eta ez dut nahi hartzaileak faktura jasotzea.
Ez kezkatu, ez da egonen fakturarik eskaeraren kutxan. Posta elektronikoz bidaliko dugu fakturazio datuetan agertzen den helbide elektronikora.
Zer gertatzen da helbide horretan ez banago?
Adierazitako helbidean ez bazaude, mezulariak jakinaraziko dizu garraiolariaren telefono zenbakia, eta harekin harremanetan jarri beharko duzu entrega egiteko. Bi saialdi baino gehiagotan saiatuz gero, entrega ezin izan bada gauzatu, 5 eguneko epea igaro ondoren bidalketa jatorrira itzuliko da, Erabiltzailearen edo Bezeroaren kargura.