A. ZERBITZUEN XEDEA
Online salmentarako zerbitzu bat da PLATAFORMA, eta beraz, hura baliatuta erabiltzaile eta bezeroek produktuak eta zerbitzuak zuzenean erosten ahal dizkiete beren produktu eta zerbitzuak PLATAFORMAREN bidez eskaintzen dituzten saltzaileei.
Produktuen erosketa eta zerbitzuen kontratazioa zuzenean egiten dira, erabiltzailearen edo bezeroaren eta saltzailearen artean; beraz, kontratua alderdi horien artean soilik perfekzionatzen da, eta PLATAFORMA bitartekaritza-zerbitzua eskaintzera mugatzen da, produktuak bere aplikazioen bidez (web gunea eta aplikazioak) saltzeko. Horretarako, ezinbestekoa da saltzeko eta itzultzeko baldintzak eta PLATAFORMAN jasotako gainerako baldintzak betetzea.
PLATAFORMAK bitartekari-lana egiten du bere bidez produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituztenen eta horiek jaso nahi dituztenen artean.
B. ZERBITZU-EMALEAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK
DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOA da PLATAFORMAren kudeatzailea, CEDERNA GARALURREK eskatuta. Cederna Garalur garapen-entitatea da, eta Nafarroako Mendialdearen garapen endogenoa eta iraunkorra bultzatzea du helburu, tokiko erakundeen eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko elkarlanaren bidez.
DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAREN ardura da PLATAFORMA kudeatzea, eta beraz, elkarte horri dagokio hura kudeatzea, bai eta atxikitako merkatariek PLATAFORMAren bidez eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruan sor daitezkeen eztabaidak tratatzea ere.
PLATAFORMAK eta, beraz, DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK bitartekari-lana egiten dute bertan produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten atxikitako saltzaileen eta horiek jaso nahi dituztenen artean, eta saltzaileen erantzukizunekoak izango salmentaren ondoriozko betebeharrak eta sor daitezkeen eztabaidak. Hortaz, DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK bitartekari-lana baino ez du egiten atxikitako merkatarien eta produktuak eta zerbitzuak eskuratzen dituztenen artean sor daitezkeen eztabaidetan, ahal den neurrian, alderdientzako irtenbide onargarri bat aurkitzeko.
Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, hona hemen zerbitzu-emailearen identifikazio-datuak:
- IZEN KOMERTZIALA: TOPTOPA
- IZEN SOZIALA: DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOA
- IFK: G71189492
- HELBIDE SOZIALA: Beheko Plaza, 10. 31770 Lesaka (Nafarroa)
- TELEFONOA: 688 679 838
- POSTA ELEKTRONIKOKO HELBIDEA: info@toptopa.shop
- DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu dezake PLATAFORMAN jasotako informazioa, bai eta haren konfigurazioa eta aurkezteko modua ere.
C. JOKABIDE-KODEA.
DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK konpromisoa hartzen du bitarteko honen bidez IRUZURREZKO PUBLIZITATERIK EZ EGITEKO.
Beraz, ondorio horietarako, PLATAFORMAKO atalen edukian egon daitezkeen formazko eta zenbakizko akatsak ez dira iruzurrezko publizitatetzat hartuko. Izan ere, akats horiek atal horietako informazioaren mantentze edota eguneratze osatugabearen edo akastunaren ondorio izan daitezke. Atal honetan jasotakoari dagokionez, DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK akats horiek zuzenduko ditu, haien berri izan bezain laster.
MERKATARITZA-MEZUAK BIDALTZEN DITUENEAN, DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK argi eta garbi adieraziko du ZER-NOLAKO MEZUAK diren, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean jasotakoari jarraituz.
Ildo horretan, ez da merkataritza-mezutzat hartuko DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK PLATAFORMAKO erabiltzaile eta bezeroei bidaltzen dien informazioa, baldin eta helburu hauek baditu: erabiltzaileen eta PLATAFORMAREN arteko harremana iraunaraztea, informazio- eta prestakuntza-jarduerak egitea eta bezeroek PLATAFORMAREKIN kontratatuta duten zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk gauzatzea. Halaber, ez dira halakotzat hartuko DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK garatzen dituen jarduerei lotutako informazioak ere.
D. ERABILTZAILEEN ERANTZUKIZUNA.
DENOK BAT MERKATARITZA ETA ZERBITZU FEDERAZIOA ez da erantzule egingo erabiltzaileak ez badu aplikagarria den arauren bat betetzen plataforman sartzean eta/edo bertan jasotako informazioak erabiltzean.n.
DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK ez ditu bere gain hartuko PLATAFORMAKO informazioa, gaiak eta programak erabiltzean sortzen diren edo sor daitezkeen kalte-galerak, edozein motatakoak direla ere. DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK ez du inolako erantzukizunik hartzen PLATAFORMAKO datuak edo informazioak egiazkoak, osoak, eguneratuak eta zehatzak ez badira; izan ere, bere funtzioa atal honetako A letran aderazitako bitartekaritza-zerbitzuak ematera mugatzen da, eta, beraz, datu eta informazio horiek PLATAFORMARI atxikitako saltzailearen erantzukizunekoak dira.
Web orri horretan jasotako edukiek eta informazioak ez dute lotzen DENOK BAT MERKATARITZA ETA ZERBITZU FEDERAZIOAREKIN, eta ez dute inolako iritzi, aholku edo lege-aholkularitzarik ematen, informazioa zabaltzea xede duen zerbitzu bat besterik ez baita.
DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAK ez du bere gain hartzen hirugarren batzuen web orrialdeetarako link bidez eskaintzen diren edukien erantzunkizunik. Hirugarrenek eskainitako prestazio eta zerbitzuetara eramaten duten estekak eta hipertestua ez dira DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOARENAK, eta ez daude haren kontrol pean. Hortaz, ez du haietan dagoen informazioa bere gain hartuko, ezta informazio horrek izan ditzakeen ondorioak ere.
Hirugarrenek FEDERAZIOAREN jabetzakoak izan gabe PLATAFORMAN agertzen diren marken izenak, produktuen izenak eta marka komertzialak legez kontra erabiltzen badituzte, DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOA ez da legezko kontrako erabilera horren erantzule izango. Halaber, PLATAFORMATIKLA bisita daitezkeen webguneen edukiaren osotasuna, egiazkotasuna eta legezkotasuna bere erantzukizunetik kanpo egongo dira.
DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOA ez da arduratzen transmisio telematiko batean jatorria duten birusez; izan ere, birus horiek hirugarrenek infiltratzen dituzte (adibidez, testu-prozesadoreen makroak, Javako appletak eta Active x programak) sistema informatiko baterako emaitza negatiboak lortzeko.
E. JABETZA INTELEKTUALA
PLATAFORMAREN webgunearen edukia jatorrizkoa da eta Jabetza Intelektualaren Eskubideak babesten du. Eskubide guztiak erreserbatuta ditu, besteak beste, eta izaera mugatzailerik gabe, programazioa, edizioa, konpilazioa eta funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako elementuak.
PLATAFORMAn jasotako materialaren egile-eskubideak erabiltzeko eta erreproduzitzeko eskubidea, hala nola testuak, iturburu-kodea, diseinu grafikoak edo irudiak, DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOARI dagokio.
Debekatuta dago PLATAFORMAREN edozein zati osorik edo partzialki erreproduzitzea eta/edo argitaratzea, DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAREN aurretiazko, berariazko eta idatzizko baimenik gabe. Bereziki babesturik daude, izaera mugatzailerik gabe, edukiak, iturburu-kodea (ezingo da kopiatu, aldatu edo deskonpilatu alderantzizko ingeniaritzaren bidez edo beste edozein teknikaren bidez), argazkiak, ilustrazioak eta diseinua.
PLATAFORMAREN eta DENOK BAT MERAKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOAREN logotipoak eta markak marka gisa erregistratuta daude dagozkien erregistro publikoetan.
PLATAFORMATIK kanpoko enpresen markak eta logotipoak beren fabrikatzaileen jabetzakoak dira, eta beren copyright lizentzien mende daude. Atxikitako saltzaileek DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOARI lagatzen diote erabilera, plataformaren berezko xedeetarako.
Debekatutako ekintzak aldez aurreko baimenik gabe gauzatzeak dagozkion erantzukizunak ekarriko ditu, eta DENOK BAT MERKATARI ETA ZERBITZU FEDERAZIOARI dagozkion ekintzak gauzatzeko ahalmena emango dio. Horretaz gain, eskubideak PLATAFORMARI laga dizkioten lizentziatzaileei dagozkien akzioak gauzatu ahal izango ditu, egile-eskubideak defendatzeko.