Eskaeraren laburpena

{{ item.full_title }}

{{ item.description }}

Saltokia: {{ item.product.store_title }}

Jaso zure erosketa dendan bertan!

Itzulketa-kostuak erosleen kontura izango dira, salbu eta itzulketa produktua erosi zen dendan egiten bada.

Une honetan ez duzu ezer saskian. Joan dendara.
Toptopa Nafarroako denden bilatzailea

MERKATARIEN AHOTSAK - Maru García Román

2024/12/ 3

"Ia denetara
apuntatzen naiz,
hobetzeko asmoz."

Tokiko dendetako arduradunak elkarrizketatu ditugu, sektoreari buruz dituzten iritziak eta bizipenak ezagutzeko. Oraingo honetan, Doneztebeko Leire Amorosekin egon gara.

Izen-Abizena: MARU GARCÍA ROMÁN

Adina: 54

Herria: ALTSASU

Denda:  TU TIENDA ESPECIAL

Sektorea: Gizon eta emakumeendako moda

Noiztik irekia: 1959tik



Kontaiguzu labur-labur zure komertzioaren historia eta esaiguzu pertsonalki zer garrantzi duen zuretzat.
Arropa-denda da, gurasoek sortua eta haiek gidatua. Hainbat erreforma izan ditu. Gaur egun, nik neuk daramat langile gutxi batzurekin, eta gurasoek baino askoz arrakasta apalagoarekin, eman diren aldaketa guztiak direla eta.

Bi solairu ditu, lehena gizonezkoena eta bigarrena emakumezkoena. Orain saltzaile bat daukat, ordu batzuetan laguntzen didana. Ekimen gehienetan ematen dut izena, hobetzeko asmoz: digitalizazioa, sare sozialak, asoziazionismoa, kudeaketaren hobekuntza...


Zure ustez, nola laguntzen dute zurea bezalako komertzioek herriko edo auzoko bizitzan eta ongizatean?
Adineko pertsonei eta inguruko herrietako bezeroei dagokienez, gure zerbitzua estimatua eta ondo hartua da.
Aholkularitza eta konponketa-zerbitzua dugu, eta produktuarekin pozik egon daitezen saiatzen gara. Hurbiltasuneko produktu bat lehenesten dugu, nazio mailan fabrikatua, kalitatezkoa, azken urte hauetan aldatu diren behar ekonomikoetara egokitzen den batez besteko prezioarekin.


Nolakoa da ohiko bezeroekin duzun harremana?
Ohikoekin ona da, nahi dituzten jantziak eskatzen dizkiegu beste neurri edo kolore batzuetan, batez ere denboraldi hasieran, B2B zerbitzuen bidez. Horietan pentsatzen dugu eskaerak egiten ditugunean, haien gustu, neurri eta bizi-erritmoetara egokitu daitezen. Posta elektronikoren bat (newsletter) bidaltzen dizuegu, merkealdia edo adierazitako dataren bat gogoratzeko.


Nola egiten diozu aurre zure saltokiaren digitalizazioaren erronkari?
Hasieratik bat egin dut horrekin eta egunetik egunera energia berria jartzen dut, orain gehiago sare sozialekin.


Nolakoa da zure komertzioan bizi daitekeen esperientzia?
Nire ustez, hurbiltasuneko, tratu oneko, entzuteko eta modako eta joeretako aholkularitzako esperientzia bat da, eta pertsona bakoitzari ondo geratzen zaionarena. Edo hori pentsatzea gustatzen zait.


Zein da komertzioan gehien saltzen duzun produktua? Eta online?
Uste dut gizonezkoen galtza bakeroak denda fisikoan.
Hasieran, www.onlyblackpants.com (www.tupantalonnegro.com) izeneko denda bat jarri nuen martxan, izarra iruditzen zitzaidan produktu bat saltzeko: galtza beltzak, batez ere emakumeenak. Toptoparen alde egin nuelako kendu nuen.


Zer plataforma erabiltzen dituzu online saltzeko?
Toptopa, Instagram eta Facebook. Azken bi horiek, gurditxorik ez duten arren, zeharka saltzen dituzte, beste erakusleiho bat gehiago dira.

BISITATU TU TIENDA ESPECIAL